Nazioartekotzeko ahalmenarekiko diagnosia, Bizkaian

Publicado el por N.B. / OLATZ JIMÉNEZ-EGIZABAL (autor)

Localizacion(es): Bilbao

 (photo: )

Nazioartekotzeko gaitasunik duten enpresek epe ertain/luzera euren maila eta biziraupena hobetzeko kanpoaldeko merkatuetara irten beharra dute. Egitasmo hauek gogoeta eta plangintza baten emaitza izan behar dute, kanpoaldeko merkatuetara jotzeak dakartzan arriskuak neurtu gabe irten eta zehaztu gabeko ekintzak garatzea saihesteko, horrela jarduteak enpresaren beraren biziraupena arriskuan jar baitezake.

Egokitutako eta diruz lagundutako zerbitzuak eskaintzen ditugu, PYMESak gogoeta-prozesu azkarra egin eta honako emaitza hauek lor ditzaten:

- Enpresaren abiapuntu-egoera ezagutu.

- Nazioartekotzearen aurrean enpresaren konpromiso maila zehaztu.

- Eta nazioartekotze prozesuaren baitako atalen ikuspegi orientagarria eskaini, enpresaren nazioartekotze prozesua hasi edo oinarritzeko izan litekeen bidai orriren bat zehazte aldera lagungarri izan dakien.

Enpresarekin bi ekitaldi behar dira: lehenengo ekitaldian enpresaren instalazioen baloratze-ekimena zango da eta, bitarrenean, erabakiak aurkeztu eta azken gomendioak adieraztera ematekoa alegia. Jasotako datuak aztertzeko back office azterketa lana ere erantsiko da.

Nazioartekotze gaitasunaren aldez aurreko diagnosiaren emaitzetatik gaitasun horrek nazioartekotze bideari hasiera ematearen komenigarritasuna ondorioztatuko balitza, enpresarekin izango litzatekeen azken ekitaldian prozesua abiarazteko tresna, euskarri eta egun dauden diru-laguntzez gain BIZKAINTERek eta Negobidek eskainitako zerbitzu ugariei buruzko oinarrizko gomendio batzuk emango lirateke, enpresaren hobekuntza objektiborako lagungarri izan daitezen.

ENPRESA PARTE-HARTZAILEEN IZAERA BIZKAIKO PYMESak

* Nazioartekotzeko gaitasuna izanik, horretan ezer egin ez dutenek, merkatuan lehiakide berriak sartzeak dakartzan arriskuak gogoan hartu behar dituztelarik.

* Noizbehinka esportazioak egiten dabiltzan enpresak baina nazioartekotze plangintzarik zehaztuta ez dutenek

* Tamaina txikikoak, baliabiderik ezagatik bakarrean enpresa gisa irteteari aurre egin ezin diotenek.

* Nazioartekotzeko gaitasunik duten eta irteera horri aurre nola egin behar dioten ezagutzen ez dituzten arren, enpresaren biziraupen eta maila hobetzeko aukerak aztertu behar dituztela aintzakotzat hartzen dutenek.

* Kanpoaldeko merkatuetan bazkide eta/edo aukerak aurkitzeko laguntasun beharrizanik luketenek.

ZURE ENPRESA GOIAN AIPATUTAKO TALDEOTARIKO BATEN BALEGO EDO BERE NAZIOARTEKOTZERAKO LAGUNTZA BEHARRIK LUKEEN BESTE PYMES BATZUK EZAGUTZEN BADITUZU, ABAGUNE HAU BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK BABESTUTAKO ZERBITZU PROFESIONALAK EDUKI AHAL IZATEKO AUKERA PAREGABEA DUZU. DEITU IEZAGUZU:

Tlf. 690 20 37 38

bizkainter@negobide.com