Lehiakortasuna bilatzeko, euskal ETEek gehiago jotzen dute orain zerbitzu aurreratuentzako laguntzetara, eta ez hainbeste pr

Publicado el por N.B // REDACCIÓN (autor)

SAMSUNG             (photo: )
SAMSUNG
877 euskal ETEk Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren apustua babestu dute, eta beraz lehiakortasuna bilatuko dute ukiezinei -besteak beste zerbitzu aurreratuei eta berrikuntzari- emandako laguntzen bidez, eta ez hainbeste produktuari edo eraldaketa-prozesuei emandako diru-laguntza tradizionalen bidez, nahiz eta horiek ere eskaintzen diren. Horixe ondorioztatu da SPRI Taldearen (euskal enpresa sareari laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko multzoak) “+Innova Txekea” programaren emaitzetatik, zeinaren helburua baita berrikuntza ez teknologikoko eta lehiakortasuna hobetzeko ekintza ukiezinak sustatzea euskal enpresetan. Programa hau lehendik existitzen ziren instrumentu publiko ugariei gehitu zaie.
 
3.387.000 euroko ekarpen ekonomikoarekin, programaren lehen edizioak agerian utzi du euskal enpresek zerbitzu berritzaileak ezarri nahi dituztela modu azkar, malgu eta eraginkorrean, eta horri esker oinarri sendoak finkatu dituztela lehiakortasunean inpaktu handia izango duten aldaketa eraginkorrak egiteko. Eusko Jaurlaritzak zerbitzuaren kostu garbiaren %75eraino finantzatuko du, 2.000, 4.000 eta 6.000 euro bitarteko txekeak emanez berrikuntza eta eraldaketa lehiakorreko prozesuetan inplikatu behar duten enpresa txikiei. Hain zuzen, azpisektore guztietako 877 euskal industria-enpresak eskatu dituzte “+Innova Txekeak”, aise gainditu direlarik aurreikuspen guztiak. Eskaera horietatik 766 onartu dira.
 
Enpresek gehien eskatu dituzten zerbitzuak branding-ekoak izan dira (markaren kudeaketa), %21 zehazki. Horrek argi erakusten du ETEek beren merkatuko posizionamendua eta bezeroarekin duten harremana aldatu nahi dituztela. Garrantziaren arabera, hauek dira eskatu diren beste zerbitzuak: enpresen kudeaketa aurreratua (%17), finantzaketa gaikuntzako zerbitzuak eta lehiakortasunaren zaintza (%14). Zerbitzu guztien %14 konponbide praktikoak eta bezero-hornitzaile harremanaren ekintza eta garapenera bideratutako gogoetak dira. Azpimarratzekoa da, gainera, enpresen %7k beren negozio eredua aldatzea helburu duten ekintzak gauzatu dituztela eta %6k berrikuntza erradikaletako potentzialak identifikatzea helburu dutenak.
 
www.spri.es