Kutxabank crea un Comité de Estrategia para gestionar el ‘Plan de Transformación 2015’

Publicado el por Endika Ruiz De Zarate / KUTXABANK (autor)

 (photo: )
  • La iniciativa sentará las bases que garanticen en el futuro la sostenibilidad y la eficiencia del Grupo financiero.
  • Finalizada con éxito la integración de las Cajas Vascas, Kutxabank abre un profundo proceso interno de reflexión y de cambio.

El Consejo de Administración de Kutxabank, reunido esta mañana en Donostia, ha dado luz verde a la creación de un Comité de Estrategia que tendrá como prioridad la elaboración, puesta en marcha y gestión del denominado ‘Plan de Transformación 2015’, un conjunto de acciones y medidas que servirán para sentar las bases de futuro del Grupo financiero vasco a medio y largo plazo.

El nuevo órgano, dependerá directamente del Comité de Presidencia, y estará liderado por el Vicepresidente Primero de la entidad, Xabier Iturbe, una vez concluido con éxito el complejo proceso de integración de las Cajas Vascas, cuya coordinación ha estado desempeñada por el propio Iturbe.

El Comité de Estrategia de Kutxabank estará integrado, además, por el Director General de Negocio, Ignacio Sánchez-Asiaín, por los Directores Generales Adjuntos Joseba Barrena y Javier García Lurueña, y por el director de una nueva Oficina de Seguimiento del Plan de Transformación 2015, Sabin Izagirre, con sede en Donostia.

El Plan de Transformación de Kutxabank, con el horizonte fijado en diciembre de 2015,  tendrá como principales objetivos estratégicos la mejora de la eficiencia comercial, de la atención a los clientes, de la infraestructura del negocio y del acceso a los mercados de capital, así como asegurar la capacidad de respuesta ante posibles nuevos cambios del entorno regulatorio y económico y garantizar la sostenibilidad del modelo de banca local que distingue al Grupo financiero.

Para cumplir con los objetivos estratégicos marcados, el Comité asumirá la responsabilidad de definir el alcance de los planes globales, se encargará de aprobar los objetivos puntuales de las diferentes áreas, monitorizará la evolución de los fines marcados, evaluará el ritmo de acceso a los mercados, analizará las diferentes alternativas de actuación de Kutxabank e informará de los avances logrados al Comité de Presidencia y al Consejo de Administración.

Kutxabank inició el proceso de reflexión interno en el mes de marzo, en plena fase de la integración informática y operativa de la entidad. Durante estas semanas ha contactado con las diferentes áreas y departamentos que integran Kutxabank para recabar y analizar las diferentes propuestas sectoriales. El Comité de Estrategia podría tener definida la columna vertebral del Plan de Transformación 2015 en el verano de 2013.

 

Kutxabankek Estrategia Batzordea sortu du ‘Transformazio Plana 2015’ kudeatzeko

  • Ekimen honek oinarriak ezarriko ditu etorkizunean finantza Taldearen jasangarritasuna eta eraginkortasuna bermatzeko 
  • Euskal Kutxen bateratzea arrakastaz amaitu ondoren, Kutxabankek barne gogoeta  eta eraldaketa prozesu sakona jarri du abian

Kutxabanken Administrazio Batzordeak, goizean Donostian egin duen bileran, Estrategia Batzorde berria sortzea adostu du. Batzorde honen lehentasuna ‘Transformazio Plana 2015’ egituratu, abian jarri eta kudeatzea izango da, finantza Taldeak etorkizunean, epe labur eta ertainean, jarraitu beharreko ekimen eta neurri sorta finkatuko duena.

Organo berri hau zuzenean Presidentzia Batzordearen menpe egongo da eta erakundeko Presidenteorde Lehenak gidatuko du, Xabier Iturbek. Hain zuzen ere, Iturbe beraren ardura izan da berriki amaitu den Euskal Kutxen bateratze prozesu konplexua koordinatzea.

Kutxabanken Estrategia Batzordeko kideak izango dira, Negozioko Zuzendari Nagusiaz, Ignacio Sánchez-Asiaínez gain, Ondoko Zuzendari Nagusiak, Joseba Barrena eta Javier García Lurueña, eta Donostian bulegoa izango duen Transformazio Plana 2015-en Jarraipenerako Bulego berriko zuzendaria, Sabin Izagirre.

Kutxabanken Transformazio Planak 2015-eko abendura arteko epean lan egingo du, eta bere eginkizun estrategiko nagusiak eraginkortasun komertziala, bezeroekiko arreta, negozioaren azpiegitura eta kapital merkatuetara iristeko ahalmena hobetzea izango dira, bai eta araudi berrien eta ekonomiaren testuinguruan gerta litezkeen aldaketa berriei aurre egiteko gaitasuna sustatu eta Taldearen ezaugarri nagusia den tokian tokiko banka ereduaren jasangarritasuna bermatzea ere.

Aurrez ezarritako helburu estrategikoak bete ahal izateko, Batzorde honek bere gain hartuko du plan orokorren irismena finkatzeko ardura. Gainera, alor ezberdinek zehazten dituzten helburu puntualak onartuko ditu, helburu horien bilakaera aztertzen joango da, merkatuetara iristeko ahalmenaren erritmoa neurtuko du, Kutxabanken jokabide desberdinak analizatuko ditu eta lortutako aurrerapausoen gaineko informazioa emango  die Presidentzia Batzordeari eta Administrazio Batzordeari. 

Kutxabankek martxoan abiatu zuen barne hausnarketa prozesua, informatika bateratzea eta bat-egite operatiboa oraindik erabat amaitu gabe zeuden garaian. Azken asteetan, Kutxabank osatzen duten alor eta departamentu ezberdinekin harremanetan egon da eta atal ezberdinetatik egin dizkioten proposamenak bildu eta aztertzen aritu da. Estrategia Batzordeak 2013ko udan izan ditzake erabat finkatuta Transformazio Plana 2015-en oinarri nagusiak.