Miguel Ángel Cabello, uno de los ejecutivos bancarios más prestigiosos de Andalucía, nuevo Presidente de CajaSur

Publicado el por Endika Ruiz De Zarate (autor)

 (photo: )
  • Exdirector general de Unicaja, de Caja Granada y exconsejero independiente de BMN sustituye a Carlos Pla, que ha desempeñado con gran éxito la Presidencia en CajaSur.
  • Introduce en el organigrama las figuras de Dirección General de Negocio, que será asumida por Francisco Rapun, y de Dirección General Adjunta, que estará ocupada por Jorge Morquecho perteneciente a Kutxabank.
  • La reestructuración coincide con el cambio de denominación de BBK Bank CajaSur, que pasa a llamarse CajaSur Banco.

El Presidente del grupo Kutxabank, Mario Fernández, ha anunciado en Córdoba que CajaSur, la entidad financiera cordobesa, integrada en el Grupo Kutxabank, inicia una profunda renovación de su cúpula directiva, con el doble objetivo de consolidar su relanzamiento comercial y su crecimiento en el resto de la Comunidad andaluza. El proyecto estará liderado por Miguel Ángel Cabello Jurado, uno de los más prestigiosos y reconocidos ejecutivos bancarios de Andalucía, que será la nueva cara institucional del banco. Cabello se ha incorporado hoy al Consejo de CajaSur y asumirá la Presidencia tras la reunión de este mismo órgano del mes de mayo.

Natural de Priego de Córdoba (Córdoba), casado y con dos hijos, es licenciado en Derecho y en Económicas, profesor de Economía y Hacienda Pública en la Universidad de Granada y exdirector general de Planificación de la Junta de Andalucía.

La carrera profesional de Miguel Ángel Cabello ha estado íntimamente ligada al mundo financiero. Fue Director General de Unicaja durante 18 años, hasta junio de 2010. En su amplio currículo también destacan sus anteriores cargos como Director del Banco Hipotecario (1984-1988), Director General de Caja Granada (1988-1992) y el puesto de Consejero independiente del Banco Mare Nostrum (BMN).

El nuevo Presidente de CajaSur será el líder del proyecto, y, además, del mismo dependerán directamente la Secretaría General, la Fundación de Obra Social, y los departamentos de Comunicación, Control y Auditoría Interna y Cumplimiento Normativo. El Presidente apoyará al Director General de Negocio en cuestiones vinculadas al mismo y mantendrá las relaciones con el Presidente y con el Director General de Negocio de Kutxabank en aquellas decisiones de negocio del Grupo en Andalucía.

Miguel Ángel Cabello sustituye en el cargo a Carlos Pla, quien asumió la Presidencia de CajaSur el 28 de septiembre de 2010, tras haber desempeñado con gran éxito profesional el citado puesto y cumpliendo, además, el compromiso de permanecer dos años al frente de la entidad cordobesa.

Nuevas Direcciones Generales

La reestructuración organizativa de la cúpula directiva de CajaSur, incluye la introducción en el organigrama de dos nuevas figuras: la Dirección General de Negocio, puesto que será asumido por Francisco Rapun, hasta ahora responsable de la Unidad de Gestión de Activos Singulares, y la Dirección General Adjunta, que estará desempeñada por Jorge Morquecho, con amplia experiencia en la red de negocio financiero primero en BBK y luego en Kutxabank.

Ibon Imatz, responsable de la Red de Negocio de CajaSur; y Carlos Alonso, al frente del Departamento de Marketing, retornan a Kutxabank después de que hayan vencido sus compromisos profesionales en Córdoba y de haber participado decisivamente en el relanzamiento de CajaSur.

El resto del organigrama de primer nivel se mantendrá. Imatz, Alonso y Rapun serán reemplazados respectivamente en sus anteriores cargos por el ya mencionado Jorge Morquecho, por Ignacio Sánchez Carreto y por Concepción Adame. La red de Empresas y Tesorería pasará a depender directamente del Director General bajo su actual responsable, Rocío del Pino.

Cambio ordenado

Con el objetivo de realizar un cambio ordenado y sin rupturas estos nombramientos y relevos se realizarán de forma escalonada. Miguel Ángel Cabello ha sido designado hoy Consejero de CajaSur. En una reunión de este mismo órgano, prevista para el mes de mayo, se propondrá aceptar la renuncia de Carlos Pla y los nombramientos del nuevo Presidente, del Director General de Negocio y del Director General Adjunto. Jorge Morquecho, Ignacio Sánchez Carreto, Concepción Adame y Rocío del Pino se incorporarán al Comité de Dirección de la entidad.

CajaSur Banco, nueva denominación de la entidad

Los nuevos nombramientos coinciden en el tiempo con el cambio de denominación de la entidad financiera cordobesa, integrada en Kutxabank. BBK Bank CajaSur pasa a denominarse CajaSur Banco. El cambio se alinea con la  apuesta del Grupo financiero por la banca local y cercana y refuerza su compromiso con las comunidades de Andalucía y Extremadura, en las que opera en exclusiva con su tradicional marca comercial de CajaSur.

CajaSur contribuyó a los beneficios obtenidos por el Grupo Kutxabank en 2012 con una aportación positiva de 4,8 millones de euros, un 69% más que en el ejercicio precedente. 

 

Miguel Angel Cabello, Andaluziako banka-exekutibo ospetsuenetako bat, CajaSureko Presidente berria

  • Unicaja eta Caja Granadako zuzendari nagusi izanikoak eta BMN-ko kontseilari independiente ohiak Carlos Pla ordezkatuko du, nork arrakastaz bete baituen CajaSureko Presidentzia
  • Organigraman Negozioko Zuzendaritza Nagusia sortu da, Francisco Rapunek hartuko duena, bai eta Zuzendari Nagusiaren Ondokoa ere, Kutxabankeko Jorge Morquechok hartuko duena
  • Berregituraketarekin batera BBK Bank CajaSurek bere izena aldatu du, aurrerantzean CajaSur Banco izango baita

Kutxabankeko Presidenteak, Mario Fernandezek, Kordoban iragarri du gaur CajaSurek, Kutxabank taldearen barruan dagoen Kordobako finantza erakundeak, bere goi-zuzendaritza organoen aldaketa sakona hasi du gaur, bere jaulkipen komertziala egonkortu eta Andaluziako gainerako erkidegoan hazten jarraitzeko helburu bikoitzarekin. Egitasmoa Miguel Angel Cabello Juradok gidatuko du, Andaluziako banka-exekutibo ezagun eta ospetsuenetakoak, bankuaren aurpegi instituzional berria bera izango baita. Cabello gaurtik aurrera CajaSuren Kontseiluko kidea da eta batzorde honek maiatzean egingo duen bileran hartuko du Presidentzia.

Priego de Córdoban (Kordoba) jaioa, ezkondua da eta bi seme ditu. Zuzenbidean eta Ekonomia zizentzietan lizentziaduna da, Granadako Unibertsitatean Ekonomia eta Ogasun irakaslea da eta Andaluziako gobernuan Planifikazioko zuzendari nagusia izan zen.

Miguel Angel Cabelloren ibilbide profesionala finantza munduari lotuta egon da beti. 18 urtez Unicajako Zuzendari Nagusia izan zen, 2010eko ekainera arte. Bere curriculum zabalean nabarmentzekoak dira, halaber, Banco Hipotecarioko Zuzendaritza (1984-1988), Caja Granadako Zuzendaritza Nagusia (1988-1992) eta Banco Mare Nostrumeko (BMN) Kontseilari Independiente postua.

Egitasmoaren lider izango den CajaSureko Presidentea eta, gainera, bere menpean izango dira zuzenean honako alorrak: Idazkaritza Nagusia, Gizarte Ekintzako Fundazioa eta Komunikazioa, Kontrola, Barne Ikuskaritza eta Araudiaren Betetzea. Presidenteak babesa emango dio Negozioko Zuzendari Nagusiari honi lotutako gaietan, eta Kutxabankeko Presidentearekin eta Negozioko Zuzendari Nagusiarekin harremana izango du Taldeak Andaluzian duen negozioari atxikitako erabakietarako.

Miguel Angel Cabellok, 2010eko irailaren 28az geroztik CajaSureko aulki nagusiaren ardura izan duen Carlos Pla ordezkatuko du postuan. Plak arrakastaz bete du eginkizuna eta, gainera, bere garaian harturiko konpromisoa bete du, hau da, CajaSureko  Presidentzian bi urtez egotekoa. 

Zuzendaritza Nagusi berriak

Cajasuren goi zuzendaritzako erakunde-birmoldaketak bi postu berri sortuko ditu organigraman: Negozioko Zuzendaritza Nagusia, orain arte Banakako Aktiboen Kudeaketarako Unitateko arduraduna zen Francisco Rapunek hartuko duena, eta Zuzendari Nagusiaren Ondokoa, Jorge Morquechoren ardura izango dena. Morquechok finantza negozioko sarean eskarmentu handia du, BBKn lehendabizi eta Kutxabanken gero.

Ibon Imatz, CajaSureko Negozio Sareko arduraduna eta Carlos Alonso, Marketin sailaren buru izan dena, Kutxabankera itzuliko dira, Kordoban zeuzkaten konpromiso komertzial guztiak bete ondoren. Imatz, Alonso eta Rapunek aurrez zituzten postuak beteko dituzte aipaturiko Jorge Morquechok, Ignacio Sánchez Carretok eta Concepción Adamek. Enpresa eta Diruzaintza sarea zuzenean Zuzendari Nagusiaren menpean geldituko da, egun duen arduradunarekin, Rocío del Pinorekin.

Aldaketa ordenatua

Aldaketa ordenatua eta hausturarik gabekoa egin asmoz, izendapen eta leku-aldaketa hauek banan-banan egingo dira. Miguel Angel Cabello gaur izan da izendatua CajaSur-eko Kontseilari. Batzorde honek izango duen bilera batean, maiatzerako dago aurreikusia, Carlos Plaren errenuntzia onartuko eta bertan proposatuko dira Presidente berriaren,Negozioko Zuzendari Nagusiaren eta Zuzendari Nagusiaren Ondokoaren izendapenak. Jorge Morquecho, Ignacio Sánchez Carreto, Concepción Adame eta Rocío del Pino erakundeko Zuzendaritza Batzordeko kide izango dira.

CajaSur Banco, erakundearen izen berria

Izendapen hauek egin diren garai berean, Kutxabank taldeko erakundea den Kordobako bankuak bere izena ere aldatu du. Aurrerantzean, BBK Bank CajaSur izan ordez, CajaSur Banco izango da. Aldaketa hau finantza Taldeak gertuko banka lokalaren alde egiten duen apustuarekin bat dator, eta berretsi egiten du Andaluzia eta Extremadurako erkidegoekin duen konpromisoa, hauetan esklusiban aritzen baita ohiko CajaSur izen komertzialarekin.

CajaSurek 2012. urtean Kutxabankek izaniko emaitza positiboari ekarpena egin zion. Zehazki, 4,8 milioi euroko mozkinak lortu zituen, aurreko ekitaldian baino %69 gehiago.