El alto interés de las empresas vascas por internacionalizarse materializa en un mes 780 reuniones con la red exterior de SPRI

Publicado el por N.B // REDACCIÓN (autor)

                                (photo: )
  • Responsables de las áreas geográficas de Norteamérica, África y Oriente Medio, Europa, América Latina y Asia, atendieron en las tres capitales vascas a 357 empresas interesadas por los mercados exteriores
  • El objetivo de los encuentros que impulsa el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad es que cualquier empresa vasca pueda desarrollar su proyecto mediante el apoyo del representante o consultor del país o área geográfica seleccionada
  • Durante el año 2012 la red exterior de SPRI facilitó el desarrollo de más de 500 proyectos de internacionalización de empresas vascas

A lo largo del último mes, el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad ha impulsado la internacionalización de las empresas vascas y ha facilitado 780 reuniones de la red exterior de SPRI con 357 empresas en el marco de las políticas de apoyo emprendidas por el Gobierno Vasco para la internacionalización del tejido empresarial vasco. Los encuentros se han celebrado en las tres capitales vascas y cada semana se ha dedicado a un área o conjunto de áreas geográficas específicas, Norteamérica, África y Oriente Medio, Europa, y América Latina y Asia.

Así, los delegados de la red exterior de SPRI ubicados en las diferentes áreas geográficas del globo, han visitado Euskadi con el fin de mantener encuentros y alentar la internacionalización de las empresas vascas. El objetivo de los mismos es que cualquier empresa vasca interesada en abrirse a los mercados exteriores pueda obtener información de primera mano sobre el mercado o mercados de su interés con el representante o consultor que cubre su país objetivo.

Durante las entrevistas, los delegados en el exterior han realizado con cada empresa interesada una reflexión estratégica del proyecto presentado y tras exponer su análisis, ha ofertado los servicios a la medida de la red ubicada fuera de nuestras fronteras: información y análisis de mercados objetivo, introducción comercial, asistencia en la implantación comercial y productiva en el exterior, ubicación temporal en los centros de negocios que SPRI posee en diferentes países, organización de viajes de prospección individualizados, asistencia en tramitaciones oficiales, contacto con autoridades locales y administraciones, y el acceso a ayudas para facilitar la financiación del proceso.

Balance por áreas geográficas

Esta nueva edición de los encuentros de la red exterior de SPRI ha materializado un total de 780 entrevistas de 357 empresas, 83 interesadas por centrar sus proyectos en países europeos, 97 en el área Latinoamérica, 67 en África y Oriente Medio, 46 en Asia y 64 en el área de Norteamérica. Por Territorios Históricos, Bizkaia contó con una participación de 176 empresas, 138 en el caso de Gipuzkoa y 93 en Álava.

El área de Norteamérica, primera en ser abordada por las empresas vascas a finales de febrero, logró captar un total de 79 entrevistas para otros tantos proyectos y en ellas participaron 64 empresas. Ya en la primera semana de marzo, África y Oriente Medio fue la segunda área en ser abordada, y se atendieron a un total de 67 empresas interesadas en los países pertenecientes a las dos grandes áreas geográficas mediante un total de 174 entrevistas.

Posteriormente, el área seleccionada fue Europa con una participación de 83 empresas y el record de entrevistas realizadas, un total de 285. Finalmente, la iniciativa concluyó con la participación de los representantes de América Latina y Asia. Latinoamérica, segunda zona geográfica con más entrevistas, alcanzó un total de 185 y por su parte, Asia despertó el interés por 57 entrevistas.

Durante el pasado año 2012, las empresas vascas realizaron un total de 502 proyectos de internacionalización con el apoyo de esta red de SPRI. 

 

Euskal enpresek nazioartean zabaltzeko duten gogo biziaren adierazle, hilabeteko epean 780 bilera egin dituzte SPRIko kanpo sarearekin

  • Ipar Amerikako, Afrika eta Ekialde Ertaineko, Europako, Latinoamerikako eta Asiako arduradunak EAEko hiru hiriburuetan elkartu ziren atzerriko merkatuetara irten nahi duten 357 enpresarekin.
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bultzatzen dituen topaketa horien helburua da edozein euskal enpresari aukera ematea bere proiektua gara dezan, aukeratutako herrialde edo eremu geografikoan aditua den ordezkari baten laguntzaz.
  • 2012. urtean SPRIren kanpo sareak euskal enpresen 500dik gora nazioartekotze proiektu bultzatu zituen.

Pasa den hileetan zehar, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak euskal enpresen nazioartekotzea bultzatu du eta 780 bilera antolatu ditu SPRIko kanpo sarearen eta EAEko 357 enpresaren artean, Eusko Jaurlaritzak euskal enpresa-sareari nazioartekotzen laguntzeko abiatu dituen politiken markoan. Topaketak EAEko hiru hiriburuetan egin dira eta aste bakoitza eremu geografiko bati edo batzuei zuzenduta egon da: Ipar Amerika; Afrika eta Ekialde Ertaina; Europa eta, azkenik, Latinoamerika eta Asia.

Hala, munduko eremu geografiko desberdinetan kokatutako SPRIko kanpo sarearen ordezkariak Euskadira etorri dira bertako enpresekin elkarrizketatzeko eta nazioartekotzea bultzatzeko. Topaketa hauetan atzerriko merkatuetara ireki nahi duten euskal enpresek interesatzen zaizkien merkatuei buruzko lehen eskuko informazioa eskuratu dezakete, jomuga herrialde horretan diharduen ordezkariaren edo aholkulariaren eskutik.

Elkarrizketetan atzerriko ordezkariek aurkeztutako proiektuari buruzko gogoeta estrategikoa egin dute enpresa interesatuekin eta analisia azaldu ondoren, gure mugetatik kanpo kokatutako sarearen zerbitzuak eskaini dizkiete: jomuga merkatuen informazioa eta azterketa, sarrera komertziala, atzerrian ezarpen komertzialak eta produktiboak egiteko laguntza, aldi-baterako kokapena SPRIk herrialde desberdinetan dituen negozio zentroetan, prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea, tramite ofizialetarako laguntza, tokiko agintaritza eta administrazioekin harremanetan jartzea eta prozesua finantzatzeko laguntzak.

Balantzea eremu geografikoka

SPRIko kanpo sarearekin eginiko topaketen azken edizio honetan 780 elkarrizketa egin dira 357 enpresarekin. Horietatik 83k adierazi dute Europako herrialdeetan garatu nahi dituztela beren proiektuak, 97k Latinoamerikan, 67k Afrikan eta Ekialde Ertainean, 46k Asian eta 64k Ipar Amerikan. Lurralde historikoka, enpresa parte-hartzaileetatik 176 bizkaitarrak izan dira, 138 gipuzkoarrak eta 93 arabarrak.

Lehen topaketak Ipar Amerikari buruzkoak izan ziren eta otsailaren amaiera aldera egin ziren. Guztira 79 elkarrizketa egin ziren beste horrenbeste proiekturi buruz eta 64 enpresak parte hartu zuten. Martxoko lehen astean Afrika eta Ekialde Ertainari buruzko bilerak egin ziren; guztira 67 enpresak azaldu zuten bi eremu geografiko handi horiekiko interesa eta 174 elkarrizketa egin ziren.

Hurrengo topaketetan Europa izan zuten aztergai; 83 enpresak parte hartu zuten eta Europako topaketa horietan egin ziren elkarrizketa gehien, 285 hain zuzen. Azkenik, Latinoamerika eta Asiako ordezkarien txanda izan zen. Latinoamerika izan zen interes handiena piztu zuen bigarren eremu geografikoa, 185 elkarrizketa egin zirelarik; Asiari buruzko elkarrizketak, berriz, 57 izan ziren.

2012an zehar euskal enpresek guztira 502 nazioartekotze proiektu garatu zituzten SPRIren kanpo sarearen laguntzaz.