SPRI pone al alcance del empresario vasco los mercados internacionales más atractivos

Publicado el por N.B. / SPRI (autor)

 (photo: )

Los empresarios vascos que quieran saber de primera mano las posibilidades, oportunidades y gestiones que deben hacer para poder acceder al mercado internacional que les interese, tendrán a su alcance la oportunidad de ser atendidos personalmente los días 2 y 3 de octubre por los responsables de las oficinas que SPRI tienen en el exterior y que acuden al BEC expresamente para ello. SPRI abre la posibilidad de coger cita previa en http://www.spri.es/encuentrosredexterior.

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad reúne un año más a la Red Exterior de SPRI en el BEC con el objetivo de acercar a las empresas vascas las oportunidades de negocio y la información necesaria para que las compañías de cualquier tamaño y sector puedan conocer sus posibilidades de salir al exterior con el conocimiento necesario para acometer su particular proceso de internacionalización. De esta forma, los profesionales de SPRI que dan servicio a la empresa vasca en 70 países, se dan cita los próximos 2 y 3 de octubre en Invexport, el foro de negocios de internacionalización que se celebrará forma simultánea y en el mismo escenario que la Cumbre Industrial.

En Invexport, el Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad amplía la oferta de sus servicios de internacionalización, con un punto de información sobre el acceso a proyectos multilaterales del Banco Mundial y su financiación. Desde el principios de este año, SPRI está homologado por el Banco Mundial para actuar como interlocutor y facilitar información de primera mano a las empresas con el objetivo de que conozcan y liciten en aquellas iniciativas que se financia con fondos multilaterales.

Este servicio se une a la posibilidad de concertar entrevistas personales de la empresas con los delegados de la Red Exterior de SPRI, previa reserva de cita a través de la web http://www.spri.es/encuentrosredexterior. Además, SPRI ha organizado para esta edición, dos jornadas divulgativas que informarán sobre mercados de interés, en el primer caso Alemania, en la que próximamente SPRI abrirá una oficina de representación y Asia, como destino de referencia en los últimos años para las pymes vascas.

La Red Exterior de SPRI está presente en más de 70 países, y se organiza en 5 áreas operativas: África y Oriente Medio, América Latina, Asia y Oceanía, Europa y Norteamérica. Forma parte del Grupo SPRI y su labor se dirige a facilitar el proceso de internacionalización de las empresas vascas en cada destino. Existen diferencias significativas en cuanto al grado y estadio de internacionalización en que se encuentra cada empresa y es en este contexto donde el equipo del área de internacionalización de SPRI, a través de su Red Exterior, ofrece servicios a medida de cada empresa en todo el proceso de salida al exterior proporcionando apoyo en los tres estadios de internacionalización: iniciación, consolidación e implantación. 

 

SPRIk euskal enpresarien esku jarriko ditu nazioarteko merkatu erakargarrienak

Nazioarteko merkatuek eskaintzen dizkieten aukerak ezagutu nahi dituzten eta merkatu horietan sartzeko zer egin behar duten jakin nahi duten euskal enpresariek aukera paregabea dute urriaren 2 eta 3an banan-banako bilerak egiteko SPRIk atzerrian dituen bulegoetako ordezkariekin, egun horietan BECen egongo direlako euskal enpresarien galderei erantzuteko. SPRIk hitzordua eskatzeko aukera ireki du http://www.spri.es/encuentrosredexterior web orrian.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak BECen elkartuko du aurten ere SPRIren Kanpo Sarea, euskal enpresei nazioarteko negozio aukeren berri emateko eta baita ere azaltzeko zer egin behar duten beren nazioarteko prozesua abiarazteko, edozein dela ere beren tamaina nahiz sektorea. Hala, euskal enpresei 70 herrialdetan zerbitzu ematen dieten SPRIko profesionalak nazioartekotzeari buruzko Invexport negozio foroan elkartuko dira urriaren 2tik 3ra, zeina Industri Gailurrarekin batera ospatuko baita toki eta une berean.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bere nazioartekotze zerbitzuen eskaintza zabalduko du Invexport-en, eta informazio-puntu bat egongo da argitzeko zer egin behar den Munduko Bankuaren proiektu multilateraletan parte hartzeko eta Munduko Bankuaren finantzaketa lortzeko. Urte honen hasieran, Munduko Bankuak SPRI homologatu du bitartekari-lanak egin ditzan  eta enpresei lehen eskuko informazioa eman diezaien, hala euskal enpresek aukera izango dute funts multilateralekin finantzatuko diren ekimenak ezagutu eta lizitazioetara aurkezteko.

Zerbitzu horretaz gain, enpresek banan-banako elkarrizketak hitzartu ahalko dituzte SPRIren Kanpo Sareko ordezkariekin, hitzordua http://www.spri.es/encuentrosredexterior webgunean erreserbatzen badute. Gainera, aurtengo edizioan SPRIk bi jardunaldi dibulgatibo antolatu ditu merkatu interesgarriei buruz: bata, Alemaniari buruzkoa izango da, SPRIk ordezkaritza bulego bat irekiko duelako laster bertan eta bestea, Asiari buruzkoa, azken urteotan erreferentziazko jomuga baita euskal ETEentzat.

SPRIren Kanpo Sareak presentzia du 70etik gora herrialdetan eta 5 eremu operatibotan antolatuta dago: Afrika eta Ekialde Ertaina, Latinoamerika, Asia eta Ozeania, Europa eta Ipar Amerika. Kanpo Sarea SPRI Taldearen barruan dago eta bere lana da nagusiki euskal enpresen nazioartekotze prozesuak ahalbidetzea haiek aukeratutako jomugetan. Desberdintasun nabarmenak daude enpresen nazioartekotze prozesuen artean, bai graduari eta bai faseei dagokienez. Kanpo Sarearen bitartez, SPRIko nazioartekotze arloko lantaldeak neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei atzerrira irteteko prozesu osoan, eta nazioartekotzearen hiru faseetan laguntzen die: hastapenak, sendotzea eta ezartzea.