Las empresas vascas podrán conocer las oportunidades de negocio en la República Checa

Publicado el por N.B // REDACCIÓN (autor)

Localizacion(es): República Checa

 (photo: )
  • El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad, a través de su agencia de desarrollo empresarial SPRI, organiza una jornada para el 5 de marzo donde se explicarán las posibilidades de internacionalización, los incentivos o las cuestiones legales.
  • Existen 48 empresas con capital vasco implantadas en la República Checa, el segundo productor de coches en el mundo pér capita.
  • Las empresas podrán concertar citas personales con los ponentes de la jornada.

El Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad, a través de su agencia de desarrollo empresarial SPRI, celebra el próximo 5 de marzo una jornada sobre las posibilidades de negocio de las empresas vascas en la República Checa, el segundo productor de coches en el mundo pér capita. En el evento, se aportarán claves sobre las oportunidades empresariales de internacionalización, los incentivos existentes, los aspectos legales y ejemplos de empresas implantadas en ese país.

República Checa tiene una gran fortaleza industrial, especialmente en sectores como  máquina-herramienta, bienes de equipo, automoción, electrotécnica, ferrocarril, aeronáutica, química o siderurgia. El tamaño de su industria, que supera mucho el tamaño del país, su ubicación estratégica entre Alemania, Austria, Polonia y Eslovaquia y un denso tejido de proveedores y escuelas técnicas le convierten en uno de los destinos prioritarios de las implantaciones productivas extranjeras. A ello se une el alto poder adquisitivo y un mercado maduro, lo que le ha convertido en una plataforma para los suministradores de productos de lujo, ropa o delicatessen en la Europa del Este.

Últimamente se está notando un nuevo aumento de inversiones extranjeras, sobre todo en el sector de automoción. La República Checa es, después de Eslovaquia, el segundo productor de coches en el mundo per cápita. Los dos países, tradicionalmente considerados como un mercado, suman una producción anual de 2 millones de coches. También suman 48 empresas con capital vasco y 361,8 millones de euros de exportaciones vascas (las exportaciones vascas a China son de 493,5 millones, a México 424,9, a Rusia 199,9 y a India 162,1

El mercado checo no está saturado, por lo que las empresas vascas pueden encontrar clientes potenciales en diferentes sectores. Pueden dirigirse tanto a las multinacionales alemanas, japonesas o coreanas implantadas en Chequia y en los países vecinos, como a los grupos locales que están en su momento de expansión. Debido a la ubicación en el centro de Europa, muchas implantaciones extranjeras en Chequia suministran desde ahí a sus clientes en Alemania, Austria o en el Este de Europa.

La jornada arrancará con una presentación a cargo del responsable de Tomás Buchtele director de la oficina de SPRI en Chequia y Eslovaquia y entre el resto de los ponentes están Marketa Tomková, administrador de apoyo financiero a la inversión e incentivos, Jakub Lichnovský, miembro de la Asociación de Inversiones Extranjeras o Kepa Bastida Sasiain, director gerente de Grupo Lana.

SPRI ofrece la posibilidad de que las empresas vascas interesadas mantengan reuniones indivudales con los ponentes y las citas se pueden concertar a través de la web www.spri.eus.

 

Euskal enpresek aukera izango dute Txekiar Errepublikako negozio aukerak ezagutzeko

  • Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak, bere enpresa garapenerako agentziaren bitartez (SPRI), jardunaldi bat antolatu du datorren martxoaren 5ean, nazioartekotze aukerak, pizgarriak edo alderdi legalak azaltzeko.
  • Euskal kapitaldun 48 enpresa daude ezarrita Txekiar Errepublikan, autoen per capita ekoizpen handiena duen munduko bigarren herrialdean.
  • Enpresek aukera izango dute banan-banako elkarrizketak hitzartzeko jardunaldiko hizlariekin.

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak, bere enpresa garapenerako agentziaren bitartez (SPRI), jardunaldi bat antolatu du datorren martxoaren 5ean, euskal enpresek Txekiar Errepublikan dituzten negozio aukerak aztertzeko. Txekiar Errepublika da autoen per capita ekoizpen handiena duen munduko bigarren herrialdea. Jardunaldi horretan hainbat giltzarri emango dira nazioartekotzeko enpresa aukerei, pizgarriei eta alderdi legalei buruz. Eta Txekian ezarrita dauden hainbat enpresaren adibideak azalduko dira.

Txekiar Errepublikak indar handia du industria arloan, batez ere sektore hauetan: makina-erreminta, ekipo ondasunak, automozioa, elektroteknika, burdinbideak, aeronautika, kimika eta siderurgia.  Bere industriaren tamaina herrialdea berarena baino askoz ere handiagoa da. Kokaleku estrategikoa dauka (Alemania, Austria, Polonia eta Eslovakia artean) eta hornitzaileen eta eskola teknikoen sare trinko bat ere bai. Hala, lehentasunezko jomuga bihurtu da atzerriko produkzio ezarpenentzat. Horrezaz gain, eros-ahalmen handia eta merkatu heldua duenez, luxuzko produktu, arropa edo delicatessen hornitzaileentzat plataforma egokia da Ekialdeko Europan.

Azkenaldian nabari da atzerriko inbertsioak hazi egin direla, batez ere automozioaren sektorean. Txekiar Errepublika da munduko bigarren herrialdea, Eslovakiaren ondoren, auto gehien ekoizten dituena per capita. Bi herrialde horiek, tradizionalki merkatu bakartzat hartu direnak, 2 milioi auto ekoizten dituzte urtero. Euskal kapitaldun 48 enpresa daude ezarrita bertan eta merkatu horretarako euskal esportazioak 361,8 milioi eurokoak dira (Euskaditik Txinarako esportazioak 493,5 milioikoak dira, Mexikorakoak 424,9 milioikoak, Errusiarakoak 199,9 milioikoak eta Indiarakoak 162,1 milioikoak).

Txekiako merkatua une honetan ez dago saturatuta, eta beraz euskal enpresek balizko bezeroak aurki ditzakete hainbat sektoretan. Txekian eta inguruko herrialdeetan ezarrita dauden multinazional aleman, japoniar edo korearrengana jo dezakete eta baita ere une honetan hedatzen ari diren tokiko enpresa taldeengana. Europa erdigunean dagoenez, Txekiako atzerriko ezarpen askok handik hornitzen dituzte Alemanian, Austrian eta Europa Ekialdean dituzten bezeroak.

Jardunaldiari hasiera emateko, Tomás Buchtele-k, SPRIk Txekiar Errepublikan eta Eslovakian duen bulegoko zuzendariak aurkezpen bat egingo du. Hizlari bezala parte hartuko dute baita ere Marketa Tomková-k, Inbertitzeko Pizgarrientzako Finantza Laguntzen administratzaileak, Jakub Lichnovský-k, Atzerriko Inbertsioen Elkarteko kideak eta, besteak beste, Kepa Bastida Sasiainek, Lana Taldeko zuzendari kudeatzaileak.

SPRIk aukera ematen die interesaturik dauden enpresei banan-banako bilerak egiteko hizlariekin, eta bilera horiek  www.spri.eus web orriaren bidez hitzartu daitezke.